NOLA IHES EGIN BEKATUTIK




NOLA IHES EGIN BEKATUTIK, EZ ATZERA BEGIRATU ANTZINAKO BEKATUARI, MUNDU HONETAKO BEKATUAK, ETA BESTE GAUZA ANITZ BEKATUARI BURUZ

NOLA IHES EGIN BEKATUTIK

Ohar pertsonala:

Hemen otoitz bat dago egiteko …

ABBA YAHUVEH, ZU zara zeruak antolatu dituena eta sortu zenituen lurreko zutoinak. Beraz YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, nire urrezko zetroa ZURE Tronuaren aurrean, otoitz egiten dut. Aska nazazu burdin astunezko kate hauetatik, apurtu itzazu lastoa bezala. Isuri RUACH ha KODESHEN gantzudura nire gain, eta gantzutu nazazu ZURE su likidoarekin, ni bidea libre eduki ahal izateko, bekatua aienatu ahal dadin nigandik argizaria bezala sugar aurrean. Jausi daitezela girgilu hauek behera, ni egon ez nadin loturik bekatuari sekula gehiago. Lagundu nazazu pisu hila honetatik deslotzen. Eta emadazu bihotz berria, non lehenik nahi nuenean fedegabetasuna, emadazu bihotz bat fedetasunarenganako irrikan dagoena gizon txiroa ogiaren atzetik bezala, eta egarria santutasunarena oreinak arnasestuka dabilen bezala uraren premiaz egun bero batean. Lagundu ezadazu nire hegoak zabaldu eta bihurtzen ahal dudana izatea ZURE aintzarako.

Erakuts nazazu nola jarri nire bekatuak gurutzean, eta ez atzerantz begiratu. Gogora ekar itzazu etxeko sariak askoz handiagoak direla satanasek eskaini diezadakeen edozer baino. Emadazu indarra esateko: “Errieta egiten dizut satanas YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, gorde zure sariak zein bakarrik begitazio diren denborarekin pasatzen, ez ditut nahi. Beraz, ihes egin nigandik, zure izena aintzabakoa baita, zure berbak alferrik mintzatuak izan dira eta JAKINDURIAK ihes egin du zure ezpainetatik.” ABBA YAHUVEH, otoitz egiten dut YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, ZUK deslotu ditzazun aingeru erraldoiak nire inguruan, elkar bildu eta eraikitzeko su-lama zuriko eta ezteneko horma santua, arerioak ezin duena apurtu ezta ni tentatzeko ere bekatuarekin. Lagundu nazazu gogoratzen YAHUSHUA ha MASHIACHK BERE bizia eman zuela nigatik, eta orain nire bizia ez da nirea, YAHUSHUARENA baizik, zeren bakarrik hilik nago, baina YAHUSHUARENGAN bizia daukat, eta ez daukat eskubiderik nire gorputza zikintzeko, ez baita gehiago nirea, da ZURE tabernakulua RUACH ha KODESHENA. Lagundu nazazu ez izaten irritsu bekatuarekin, haragiko lizunkeriaren bila YAHUSHUA baino, nor HAREN haragia gurutzatu zuen nigatik. Lagundu nazazu santu jarraitzen YAHUSHUA ha MASHIACHRENTZAT, eta ezkontza fidela mantentzen BERAREKIN. Mesedez, ez utzi inoiz nire begia mundu honetako jainko faltsu batengana ibilkatzea, ezta segundo batez ere.

Utzidazu ikusten YAHUSHUA ha MASHIACHREN edertasuna, zeren HAREN maitasuna ardoa baino hobea da, eta oroigarriagoa da gauza haragizkoak baino. Utzidazu duin izaten YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiaren kide izateko. Lagundu nazazu bizitzen egun bakoitza nire azkenekoa izango balitz bezala, inori ez baitzaio promes egin biharko eguna. Pauso bakoitza ematen dudana izan dadin ZURE gantzutua eta aurretik ordenatutako pausoa. Arnasa hartzen dudan bakoitzean bihurtu nadin santuagoa. Fedea daukat, ABBA YAHUVEH, ZU tentazio hau baino handiagoa zarela, eta YAHUSHUAK gainditu zuela. Beraz, YAHUSHUAREN Izenean, HAREN aintzarako, lagundu nazazu gauza bera egiten. Mesedez, ABBA YAHUVEH, banandurik egon nadin ZURE aintzarako, ezta nahi izaten bekaturik, horren ordez YAHUSHUAREN ahoko musuaren irrikan egon ahal nadin, eta HARI eutsi maitale bezala ez duena nahi deslotzerik. ABBA YAHUVEH, eskatzen dut YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, ZUK aska ditzazun aingeru samaldak demonio hau lotzeko, lehoia bezala sagu baten gain, eta suntsitu dezazun eta deskreatu aingeru jausitako hau. Satanasen egitasmoak suntsituak izan daitezen, lehoi kume batek apurtzen duen bezalaxe mataza bat. Mesedez ABBA YAHUVEH, lagundu nazazu une honetan zeharo askatua izan nadin bekatutik, berdin jendeak zer dioten. Eta inoiz ez atzera begiratu. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, otoitz egiten dut.

PROFEZIA 26

Ez ahantzi NIK RUACH ha KODESH ipini dudala zuen baitan ihesbidea eskaintzen duena inguratzen zaizuen tentaldi bakoitzarekin.

PROFEZIA 31

Honela egin zen mintzo, honela idatzia zen, 1999ko martxoaren 30 egunean, ordu txikiko 4:26an, NIRE Zerbitzaria Sherrie Eliyahuren bitartez, NIRE gantzudurapean RUACH ha KODESHENA, uztarri guztiak eta lotura guztiak hondatuko duena.

PROFEZIA 34

Orain NIRE haurrei berba egiten diet gaitza hau gaitza bezala aitortzen dutenak. Zuek NIRE Josue izan behar duzue eta berak egin zuena egin, eta zuen bidean edozein gaitza aurkezten dena ere zuek preso egiteko, ibili horren inguruan sei egunez behin. Zazpigarren egunean, ibili inguruan ZAZPI bider, jo Shofarren adarra baten bat edukiz gero, gero oihukatu NIK esaten dizuetena esateko. Arrakasta ikusiko duzue, horrela eginez gero eta obeditu NIK esaten dizuetena egiteko. Ziurtatu zuen bihotzak garbiak direla eta mundu pagano honetako altxorrik ez dituenak ezkutatzen, Jerikokoa bezalakoa. Irmotu zintzotasuna eta preso eduki zituenak, sinisteko fedea izan eta santutasunean bizitzen bazarete NIRE aurrean, ARRAKASTA ikusiko duzue, sekula amestu egin ez duzuen moduetan.

Zigarro paketeak da mantentzen zaituena preso? Alkohola edo pornografia da? Norbaitek mantentzen zaitu preso? Zer da, ENE haurra? Zein Jerikoko harresia nahiko zenuke suntsitzen ikustea? Baina, kontuz! Ze gogoratu HERIOTZA heldu zela Jerikora. HERIOTZA etorri zen NIRE arerioetara eta desobeditu zutenei ere. Martxa egin zutenei ARRAKASTARA bidali nien. Irakurri NIRE Liburua: Josue 6. Jerikoko harresiak suntsituko dira, fedea dutenak sinisteko haiek ikusiko dutela berriro ere, ez emakume baten eskutik edo gizon batengatik, baizik eta Jainko Ahalguztidunagatik, NI NAIZ. NI NAIZ bezalakoa ez dago besterik.

NIK badakit zuetariko nortzuk hau egiteko gauza diren, eta nortzuk ez. NIK askatuko ditut gauzaez izan direnak, baina haiek NIRI berba egin behar didate. Deitu NIRI eta jar nazazu lehenengo ofenditzera ausartzen haiek lehen laidotu ez dutenean. NIRE herriak ez du beldurrik izan behar fedegabetuenarena, laidoztatzaileenarena, isekariena, ze mundu honek haietako batentzat hartzen badizu ere, NIK ez dut inoiz dekretatu fedegabetuekin bat zarenik. NIK askatuko dizut, NIK Josue Jerikon askatu nuen bezala, berriro. Sinetsi, ez bakarrik zure adimenaz baizik eta zure espirituaz. Jerikoko martxa bat egizu, NIRE eskuak askatzeko horrengandik. Otoi egizu eta NIK erakutsiko dizut NIRE askapena. LEHEN EGIN NUEN BEZALA, EGINGO DUT BERRIRO.

Baraua eta otoitza berriro, eta Jerikoko Martxak, harresiak suntsituko dituzte. Baina NIRE herriak, hau egiten duena, ez da utziko txirotasun espirituan, ze irakurri berriro NIRE Josue liburua ikusteko nola NIK bedeinkatu nien, gaiztoen aberastasuna hartu eta zintzoei emanez. Aberastasuna hau ez da erabiltzen mundu honetako plazeretarako, baizik eta NIRE erreinurako, jarraitzeko laguntzen daukadan profeta gutxiei, zerbitzari honek bezala, ausartzen dena hitz egitera oraindik ezein profetarik ausartu ez dena hitz egitera, ondorioak gorabehera. Zuetariko zenbat ezkutatuko duzue NIRE Profeta eta dizipuluak ordua heltzen denean?

Nork egingo du Rahabek egin zuena Josue liburuan? Ez duzue beldurrik izan behar ze, ez nuen NIK esan Josueri emagaldua eta haren familia eta haren ondasun guztia eta zeukan guztia ez hondatzeko edo minberatu? Berak hiria hartu aurretik, harresiak jausi ondoren, Jerikoko harresiak eraikiak hiri gaizto hau babesteko eta, aldiz, NIK erabili nuen NIRE herria oihukatzeko GERRA IRRINTZIA eta HARRESIAK suntsitu ziren HAUTSA bihurtu arte. NIRE herria erabili nuen, NIRE ahotsa entzun zuena eta NIRI obeditu, ez zuena berba bat ere esan ibilaldian, lehengo behin sei egunez eta gero zazpi bider ZAZPIGARREN EGUNEAN eta gero irrintzi egin zuten gerran garaipeneko irrintzia. Batasuna garrantzizkoa denez, bateratuak iraun ezazue eta egizue Josuek egin zuen bezala.

Profeta honi agintzen diot orain egun baten zehar otoitz egiteko aldendurik elkarrekin oihukatuko duzuenean eta Jerikoko Martxa egingo duzue, zuen bizitzatik edozer NIRI ez didatena ematen gorespen, ohore eta aintzarik kentzea nahi duzuen gain. Ez dutenak behar ezer kentzerik ere, NIK agintzen dizuet Jerikoko Martxa honetan nahastu zaitezen zuen anai-arreben alde badutenak askatzeko premia. Utzi harropuztua izateari zeure bedeinkazioaz NIK kendu ez nizkizukeen eta beste bati eman. Ez da beharrezkoa fisikoki elkarrekin egoterik, bakarrik jakin behar da kendu beharra duzuena. Zuen etxe inguruan ibilaldia egizue, fededun eta fedegabe artean haien etxeak zatiturik dauzkatenagatik.

PROFEZIA 58

Amerika, eredu izan behar zenuen mundu honetarako. NIRE Epaiketapean zaude orain eta hau hasiera baino ez da. Amerika, damutu behar zara, eta edozein gizon, emakume edo ume, amerikanoa deitzen diona bere buruari, damutu behar zarete sortu duzuen suminduragatik Jainko Handiarengan NI NAIZ. Ez dago beste Sortzailerik. YAHUSHUA da onartuko dudan Odolezko estaldura bakarra. RUACH ha KODESH (Espiritu Santua) da Espiritu bakarra haustuko dituena uztarriak eta loturak zuengandik, askatuak zaretenean gaiztoen eskuetatik. Ninive damutu zen eta NIK eman nion denbora gehiago. Egia, denboraren poderioz, itzuli zen bere bekatuzko ibilbideetara eta arras amorratu zidan eta NIK suntsitu nuen Ninive.

PROFEZIA 64

Oi, atsekabetzen naiz eta negar egiten dut, behin NIRI jarraitzen hasi zirenengatik eta gurtzen zutenak YAHUSHUA ha MASHIACH, Jesu Kristori hots egiten zietenak, bide honetatik hasi zirenak, baina larritasuna datorrenean eta froga datorrenean eta gehiago behar dutenak NIRE gantzudurarena, itzultzen dira eliza antolatutara, non NIRE gantzudura ezin dena aurkitu, zeren uztarriak eta loturak apurtzen dituena da eta gatibuei askatzen dituena. Baina bueltatzen dira eliza antolatuta baterantz, bueltatzen dira, ordea, erlijio batera, bilatzen naute toki hilkorretan, hilerria bezalaxe. HORI DA NIK DEITZEN DIZKIEDANA APAIZGAITEGIEI: HILERRIAK DIRA. Baina NIRE Gerlari ahaldunenak ez dira aurkitzen han eta NIK bidaltzen ditut NIRE gerlari boteretsuenak bildots ttipiengana NIGANA bideratu dakizkidan.

PROFEZIA 71

YAHUSHUAK bihurtu zen Adam bigarrena bezalakoa, haragi eta odolaz, baina, Adamek bekatua ekarri zuen mundura, ordea, NIRE ODOLA SANTUA YAHUSHUARENGAN garbitu zituen bekatuak eta bekatu egiteko nahia NIRE Oparia onartu zuten guztiengan NIK, YAHUVEHK, eman nuena Kalbarioan.

Bakarrik munduaren sorreraren aurretik leialak ziren arimak, izan ziren NI, YAHUVEH eta YAHUSHUARI leialak, orduan, onartuko dute, maitatu, obeditu borrokatuko dute fedegabetasunaren aurka eta borrokatuko dute satanas eta higuintze guzti hauek orain.

PROFEZIA 76

Zein da zure arimaren prezioa? Maisu faltsuak daude mundu honetan diotsuetenak ezinezkoa dela Hamar Legeei obeditzea eta NIK diotsuet maisu faltsu hauek satanasek bidaliak direla zuei desbideratzeko infernura arte. Zergatik deitzen didazue Jabe eta ez didazue obeditzen? Ez al dago idatzirik “Izan zaitezte Santu, NEU bainaiz Santua”? Ez al nizuen NI NEU etsenplua eman? Gantzudura da apurtzen dituena uztarri eta lotura guztiak eta NIK bidali nuen Pozemailea RUACH ha KODESH izenekoa, Espiritu Santua ere deitzen zaiona, zuei egia osora eramateko eta irakatsi eta konbentzitzeko okerrean zaudetenean: RUACH ha KODESHEK da galaraziko zaituztena NIRE aurka bekaturik egitea.

PROFEZIA 86

Zeuk diozu: “Oi, YAHUSHUA, ZEUK ez zeniguke inoiz horrela hitz egingo!” Ahazten zaizue NI Bildotsa nintzela lehenago, orain Lehoia naiz. NI oreka naiz gauza guztietan, NIRE Aitatxo YAHUVEH den bezala. Ahalguztidunak gara maitasunean eta GU Ahalguztidunak gara gerran. Ez al nuen madarikatu pikondoa fruiturik ez zuena eman? Zerk eragiten dizue pentsatzera aldatu naizela? NI gurutzera joan nintzen zuengatik, NIK eman nuen NIRE Bizia eta NIRE Odola zuentzat eta zuek diozue: “lar eskatzen didazu, nik ezin dut utzi nire bekatua”.

Orduan, ez espero NIRE Emaztegaia izaterik. Ez al du Hitzak esaten: “azkeneko garaietan, santuak izango dira santuago eta makurrak izango dira makurrago.” Erne azkeneko garaiei hemen baitaude. Ez dago astirik txerriei perlak jaurtitzeko. Zoazte horiengana, NIK diotsuedanak joan zaitezten, eta egia jasotzen ez badute, astindu zuen oinetako hautsa eta jarraitu.

PROFEZIA 90

Zuen erabakia da, ez du eraginik izango zuen Salbamenean, baldin eta ez baduzue madarikatzen Ezagutza Berba hau NIK orain hedatzen dudana Deialdiaren Neskaso Profetiko honen bitartez, Elisheva Eliyahu. Bere obedientziari esker, ezagutza Berba hau oihartzuna izango du kanpaia antzera mundu guztiaren zehar. Batzuek estaliko dituzte belarriak eta arineketan alde egingo dute, beste batzuk gehiago maiteminduko dira eta edukiko dituzte adiskidetasun sakonagoa, ama eta haurra bezala, halaxe areagotu dezaket gantzudura haiengan joritasun gehiagoaz. Gogoratu gantzudura dela hausten dituena uztarriak eta kateak.

Lurreko ama batek bezala kontsolatzen dituen beren haurrak, NIK, SHKHINAHK, zuen RUACH ha KODESHEK, zuen AMA JAKINDURIAK, askoz gehiago egiten dut. NI bizi naiz zuengan, eta lan egiten dut zuen bitartez, eta NIRE gantzudura Santuaren bitartez da NIK egiten ditudala seinale, mira eta mirarien agerpenak. NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenaren bitartez, BERE Odolezko Sakrifizioari esker, NIRE GANTZUDURA SANTUAK hausten dituela uztarriak eta kateak. NI naiz RUACH ha KODESH eta NI ez naiz gizonezkoa, gizakiak berridatzi zuenean Itun Berria, andretasuna kanpoan utzia izan zen Berbarengandik, NI naiz emakumezkoa.

PROFEZIA 92

HAR EZAZUE KOMUNIOA EGUNERO NIREKIN eta berba egidazue maitasun eta eskertasuneko hitzekin NIK ordaindu nuen prezioaz zuengatik Kalbarioan. Ziurtatu, Komunioa hartu aurretik, aitortzen dituzuela eta ebatziak bekatu guztiengandik zuen bizitzan aldentzera. Beste haurride bat, NIGAN sinesle jainkozale dena, aitortu NIRI bekatu hori eta eskatu NIRE barkamena, gero zoazte haiengana eta eskatu haien barkamena. EZ HARTU KOMUNIOA ETA BEKATU EGIN ALDI BEREAN. NI Kalbariora joango nintzatekeen, eta jasan eta hil eta berpiztu hirugarren egunean, BAKARRIK GIZAKI BATENGATIK IZANGO ZATEKEEN ERE. HAINBESTERAINO DA NOLA MAITE ZAITUZTEDAN ETA NIK ZINEZTAPENA EGIN NION ABBA YAHUVEHRI, EZ NUELA GALDUKO ARIMA BAT ZEINEN IZENA JADA IDATZIA ZEGOENA BILDOTSAREN BIZIAREN LIBURUAN MUNDU SORTU BAINO LEHENAGO.

PROFEZIA 93

Oi, baina zintzoen otoitzek asko lortzen dute! Zuen barauak, zuen laguntasuna eta zuen maitasunarekin konbinaturik, zuen Jerikoko Martxak, zuen ordubeteko denboraren sakrifizioa, zuek denok!, zuek denok!, zuek denok hau egin duzuenak, handiak, handiak, handiak dira zuentzat gordetako sariak! Babeskia bezala zarete, urrezko babeski santua, eta NIK erabiltzen zaituztet eta babeskiak dariola du YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isuriaz eta Izena idatzia dago YAHUSHUAREN babeskian eta NIK agindu dizuet izan zaitezten Demonioen Zapaltzaileak ABBA YAHUVEH eta YAHUSHUA eta NIRETZAT, gurgarri RUACH ha KODESH, zuen RUACH ha KODESH baliotsua, zuen AMA SHKHINYAH, zuen AMA JAKINDURIA, zuek deitzen diozuena ESPIRITU SANTUA, GUK asko maite zaituztegu. Handiak, handiak, handiak dira zuen bedeinkazioak, ez bakarrik zeruan, baizik eta hementxe bertan, lurrean. Babesa izango duzue, esfera bat hitzez hitz, ipintzen da zuen gain eta babestuak zaudete, baimentzen ez duzuen artean bekatua sar dadin zeren, ez al dago idatzirik: “Izan Santu NI Santu naizen bezala”? Handiagoa naiz NI zuengan nagoena, edozein tentaldia baino munduan dagoena. Zuen erabakia da.

PROFEZIA 101

Honela dio NIK, YAHUVEHK: ez itxaron damutu arte zuen bekatuengatik, egizue atoan. Ez izan fedezko itxura, baina gero ez eduki barneko federik. Eraman pentsamendu bakoitza preso NI, YAHUVEHRI. Ez pentsatu aurretik bekatua, utzi gaitza, eta ez egin aitzakiarik bekatuarengatik, utzi deabruari errua botatzeari zuen pentsamendu eta ekintzengatik, berak ezin du eta ezer egin zuek baimentzen ez diozuena zuen medioz. NIK berba hauek diotset YAHUSHUA ha MASHIACHRI dagozkiela esaten dutenei, diotenak garbituak daudela YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isurian, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean otoitz egiten dutenak, eta ostera, NIK, YAHUVEHK, ohartzen dizuet orain, beraien maitasuna adierazten dutenak NIREGANAKO eta NIRE Seme YAHUSHUARENGANAKO: ezagutzen ditut zuen bihotzak eta ZUEN EKINTZAK ALTUAGO HITZ EGITEN DUTE ZUEN BERBAK BAINO.

Utzi RUACH ha KODESH probatzeari, utzi NIRE Espiritua atsekabetzeari. Mundu hau orain amildegi baten labarrean dago; amildegia da Tribulazio Handia. Hots egiozu YAHUSHUA ha MASHIACHRI oraindik denborarik dagoen bitartean. YOM KIPPUR DENBORAN, HAMAR EGUNEKO BARNERAKETA hauetan, gogoratu: NIK entzuten ditut bakarrik bihotz apala daukatenen otoitzak. Ez izan harropuztua zuen salbamenean.

PROFEZIA 102

Eta orain ez nabil Emaztegaiari hitz egiten. Hitz egiten diet Apopiloak izango diren horiei Bildotsaren Eztei Afarira. Prest egon behar zarete zuen bizitza NIGATIK emateko. Egongo zarete Tribulazio Handian. Zuetariko horientzat diotenak: “Arriskutsuegia da, gogorregia da bizitzea Santu izateko, konponduko dut Tribulazio Handi inguruan.” Hauxe diotsuet: Ezin baduzue lortu orain eta ez dago sakrifiziorik oraingoz egin behar zenutena, ez dizute esan zuen bizia emateko, jar dezazuen zuen burua gillotinan, zerk eragiten dizue pentsatzera izango duzuela fede gehiago gero, gosetia eta heriotza eta hondamena, ulertezinezko izugarrikeriak ikusiko dituzuenean zuen inguruan? Errepideak ibiz iragan beharko dituzuenean odol artean, zerk eragiten dizue pentsatzera fede gehiago izango duzuela orduan? Orain ez dizue kostatzen deituak izatea baino: sinesle oso kartsua Biblian.

Eta ez diet hitz egiten orain herrialdeei zeini orain askoz gehiago kostatzen zaizuena, hitz egiten diot lur honetako gehiengoari, non esan duten: “Oi, gogorregia deritzot Santu bizitzea! Oi, deabruak tentatzen nau asko pornorekin! Oi, ezin ditut zigarroak eman aldarean! Oi, ezin dut edaria eman! Oi, gogorregia da Santutasunean bizitzea! Ezin ditut geldiarazi nire ezpainetatik irteten diren ahobeteko berbak. Ezin dut Santutasunean bizi! Otoitz egizu nire alde, ezin dut Santutasunean bizi!” Zerk eragiten dizu sinestera zerbait errazago izango dela orduan?

Orain zuen urdailak beterik daude. Orain zuen mihia ez dago elkorregi egarriaz. (YAHUSHUAK negar egiten du Elishevaren bitartez) Eta haatik ezin nauzue goretsi orain. Zerk eragiten dizue pentsatzera errazago izango dela orduan?



PROFEZIA 106

Benetan diotsuet 2009an, edozer ezkutaturik egon dena, agerian geratuko dela. (Mateo 10:26)

Edozein bekatu uste duzuena ezkutatu duzula, RUACH ha KODESHEN gantzuduragatik jakinarazia izango da. Zeren NIRE Berba egia da, eta azkeneko garai hauetan, gaitza bihurtzen da gaiztoago, baina NIRE Santuak are santuago bihurtu behar dira, eta santutasun itxura duen horrek, baina barruko santutasunik gabe, agerian utzia izango da. Ez diet baimenduko Ministerio honen kideak izan daitezen. Ez dut onartuko. (Eklesiastes 12:14)

Beraz, orain zuen erabakia da. Nori hautatzen duzue zerbitzatzea? Mundu honetako txarkeria? Edo Zeruko Santutasuna? Beraz, ikusten duzu beste arrazoia daukadala, Elisheva, zergatik zu zuen haurrengana joan behar zaren.

Non dago zuen leialtasuna! NI, YAHUVEHREKIN benetan dago? Benetan garbiturik zaude YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isurian? Benetan duzu RUACH ha KODESH, ZURE IMMAYAH barruan? ENTZUTEN DUZU IMMAYAHREN, zure AMA JAKINDURIAREN ahotsa barnean? Edo entzuten dituzu satanasen ergelkeriak? Zure erabakia da.

PROFEZIA 107

Bakarrik gogoratu, ENE kuttunak, bakarrik mundu honetan bizi zaretelako ez du esan nahi egokitu behar zaretenik mundu honetako irudira. Eraldatu zaitezte baizik, NIRE Seme YAHUSHUA, zuen MASHIACHREN irudira, eta zuek, halaxe egiten duzuenok, behatuko duzue NIRE aurpegia. Izango duzue kalkulaezinezko faborea NIRE begietan, eta betikotasun guztirako YAHUSHUAREN alboan egongo zarete, BERA bizi den tokian. (1 Korintoarrei 11:1)

* * * * * * *